XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Materiaren osaera: substantzia puruak 58. jarduera (jarraipena)Nahasturak metodo fisikoak erabiliz bana daitezkeen arren, ez da gauza bera gertatzen substantzia puruekin: hauek ezin ditugu banandu metodo fisikoak erabiliz.
Substantzia puruak materia homogeneoak dira eta euren propietate bereziak aldaketarik gabekoak dira.
Egoera-aldaketak erabiliz ezin dira banandu, esate baterako.
Har dezagun substantzia puru bat adibide gisa: ura.
Ura ezin dugu banatu nahastura homogeneoetako osagaiak banatzeko erabilitako teknika fisikoen bidez: kristalizazioa, distilazioa...
Horrek ez du esan nahi urak ez duela elementu osagairik (hidrogenoa eta oxigenoa ditu, hain zuzen), baina hauek banatzeko metodo kimikoak beharko ditugu, korronte elektrikoa erabiliz, esate baterako.
Oraindik ere zalantzak badituzu eta gai honi buruzko guztia argi ez bazaizu geratu, ez kezkatu gehiegi, ondorengo jardueretan egindako lanekin ondo ulertuko baitituzu aipatutako kontzeptuak eta erabilitako metodoak.
Dena dela, honako informazioa arreta handiz irakurri ondoren, komenigarria izango litzateke bertako ideia nagusiak aurkitzea eta idaztea.
59. jardueraSubstantzia puruak ezberdintzeko beraien propietate bereziak erabili behar ditugu: dentsitatea, fusio-puntua, irakite-puntua...
Lagungarri izango zaizu 1. eranskinari (60. orrialdea) begirada bat ematea.
Konturatuko zinen inguruko materia-sistema asko nahastura heterogeneo eta disoluzio eran aurkitzen direla eta oso gutxi substantzia puru bezala.